
Abenduaren 3a Euskararen Eguna izango da, eta Alde Zaharreko Gazte Asanbladak “auzoan euskararen alde antolatzen den komunitatea zabala dela” erakusteko, auzo argazkia egingo du. 18:00etan egingo dute Trinitate plazan, Auzoa euskaraz eraiki lelopean. Abenduaren 5ean, larunbata, plaza dantza herrikoia egingo dute Konstituzio plazan, 18:00etan, gazte asanbladak antolaturik.
Abenduaren 4a Euskaraldiaren azken eguna izango da, eta Parte Zaharreko Euskara Batzordeak “hizkuntza ohiturak aldatzeko tailerra” antolatu du. 18:30etik 20:30era izango da, Udal Liburutegi azpiko kriptan. Izena emateko, azeuskarabatzordea@gmail.com helbidera idaztea komeni da, izen-abizenak eta telefono mugikorreko zenbakia adieraziz.