"Toledoko Itunaren murrizketei ez" esango diete pentsionistek larunbatean
Alderdi Ederreko Pentsiodunen Asanbladak bat egingo du Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbaterako deitu duen mobilizazioarekin, eta manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Alderdi Ederretik hasita. Toledoko Itunaren murrizketei ez lelopean, Toledoko Itunaren “balorazio kritikoa” egingo dute, “Pentsioen Sistema Publikoa arriskuan jartzen baitute”.
Pentsionistek astelehenero elkarretaratzeak egiten dituzte Donostian, “pentsio duinen alde”.