Auzoa apaintzeko Gabonetako materiala egiteko deialdia egin dute Morlansen
Morlanseko hainbat bizilagunek, Morlanstarrak auzo elkartearen babesarekin, egitasmo bat abiarazi dute Gabonetan auzoa apaintzeko asmoarekin. Helburua da norberak, birziklatutako materiala erabiliz, Eguberrietako materiala sortzea —marrazkiak, eskulanak edo bestelakoak—. Sortutako lanak auzo elkartearen egoitzara eraman beharko dira datorren ostiralean, abenduaren 11an, 18:00etatik 19:00etara. Horiekin, Gabonak Morlansera iritsiko dira.