Kultura aztertzeko hamaika modu, txorien bidez
Hizkuntza-ekologiaren ideiak liburu osoa gurutzatzen du. (Argazkia: Easo politeknikoa) Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren, Garabide elkartearen eta Easo Politeknikoaren arteko elkarlanaren ondorioz, Hizkuntza indigenak. Ama lurra zaintzen liburua egin dute.
Liburuak komunitate ezberdinetan kulturak dituen esanahi ezberdinei erreparatu die, testuen eta marrazkien bidez. Bertan jasotzen diren kontaketak galtzeko arrisku larrian dauden hamaika hizkuntzatan daude idatzita, eta komunitate bakoitzari dagokion hegazti bati lotuta dude, metaforikoki. Hizkuntza-ekologiaren ideiak liburu osoa gurutzatzen du.

