12.500 donostiarrek hartu dute parte Euskaraldian
Pandemiaren gainetik ere, aurten Euskaraldia egin da, eta antolatzaileen arabera, 12.500 pertsonek hartu dute parte Donostian. 2018ko egitasmoan baino 5.000 bat pertsona gutxiago izan dira, 17.659 izan baitziren orduan.
12.500 donostiar horietatik, %79 ahobiziak izan dira, eta %21 belarriprestak. Proportzioan, duela bi urte baino belarriprest gutxiago izan dira, parte-hartzaileen hartu baitzuten orduan belarriprest rola. Bestalde, parte-hartzaileen %63 emakumezkoak izan dira (2018an %73 izan ziren), eta 12.500 horien %31,5ek lehen aldiz hartu dute parte. Horretaz gain, 2020ko Euskaraldiko berritasuna ariguneak izan dira, eta Donostian 2.000 arigune izan dira.
Antolatzaileek bideo baten bitartez eman dute datuen berri, eta Euskaraldian hartutako hizkuntza ohiturak urte osoan zehar mantentzera animatu dituzte herritarrak: “Hizkuntza ohituren aldaketa eguneroko lanketa da eta Euskaraldiak posible dela erakutsi digu: hiru donostiarretik bik ulertzen dugu euskaraz, hamabost egun hauek aldatu dutena martxan mantentzea izango da denon erronka; erakundeena, entitateena, auzo batzodeena, zurea eta geurea. Denona. Bide horretan topatuko gara!”.