Beñaranks donostiarrak bere maketa berriaren aurrerapena aurkeztu du
Iker Beñaran Beñaranks Amara Berriko reggaelariak Rap N Chant izeneko abestia aurkeztu du, bere etxean grabaturikoa, toma bakarrean. Born Jamericans taldearen Yardcore lanaren instrumentala hartu du oinarritzat. Nahasketa, masterra eta bideoa Sukaldea Beatsek egin du, eta diseinua, berriz, Figak.
Hamaika dosi maketa abendu bukaeran kaleratuko du Amara Berrikoak. Horretarako, 1990eko hamarkadako rap taldeen instrumentalak erabili ditu.
Lan hau ez da Beñaranksek aurten aurkezten duen lehena. Izan ere, Argizulo ekoitzet, etxe independientearekin batera, Ganbaratik izeneko diska atera zuen abuztuan, bi urteko lanaren ostean. Diska horretan Aberatsa edo txiroa+Dub, Banabil eta Badet abestiak jaso zituen, besteak beste.