Gabon gauerako prestaketa lanetan dabiltza Olentzero eta Mari Domingi
Dena prest egoteko lanean ari dira Olentzero, Mari Domingi eta galtzagorriak. Hori erakusten duen lehen bideoa aurkeztu du Donostiako Udalak. Hilaren 24an, gabon gauean, Donostiara etorriko dira, eta etxe guztiak bisitatuko dituzte.
Paperean edo Internet bidez idatzi nahi dieten haur guztien gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Gainera, gutunak Donostia Festaken webgunetik bidaltzea erabakitzen duten guztiei zuzenean erantzungo diete Olentzerok eta Mari Domingik. Gutunak posta arruntaz bidaltzeko aukera egongo da ere. Horretarako, guztira 18 postontzi ipiniko dira hiriko auzo guztietako gune estrategikoetan, eta haietatik pasatuko dira galtzagorriak postontzietan utzitako gutunak jasotzera.