Morlansko emakumeen eskulanak erakutsiko dituzte
Hilaren 21etik 23ra Esku moreak erakusketa ikusi ahal izango da Morlanstarrak auzo elkartearen egoitzan. Morlansko talde feministak antolatu du, eta auzoko emakume hainbaten lanak erakutsiko dituzte.
Errealitate eta jatorri desberdinetako emakumeak direla azpimarratu dute. Etxeko txokoan egiten diren lanak dira gehienak, eta azaleratuko dituzte balioa emanez. Kulturaren transmisioan emakumeek bete duten eta betetzen duten papera nabarmentzea du helburu erakusketak.
Erakusketa ikusteko ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da.