Axular Lizeoa, frenorik gabeko Ferraria
Sarritan irakurketa urruti dagoen mundu bat dela esaten digute ikasleek, horregatik, bidaiatzea ezinezkoa dugun garai hauetan, mundu hori eurenganatzeko eta geureganatzeko proposamen batekin gatoz: Irakurriz bizi.
Gabon pandemiko honek dena zaildu digu: nola aurre egin egoera berezi honi? Zer oparitu jakitea, ilusioa mantentzeko arrazoiak bilatzea, etxeko txikiek inmajia mantentzea… Baina, arazo handi baten aurrean konponbide txikiak bilatu behar direnez, zer egin horri ekin diogu Axular Lizeoan egitura bertikala duen Irakurriz bizi proiektua sortuz.
Argi dugu, proiektu baten arrakasta ezin dela lortu elkarlanik gabe, hori dela eta, hau ez da proiektu isolatu bat. Proiektu honen baitan protagonista asko ditugu: ikasleak, gurasoak, idazleak, irakasleak eta ikastolako gainerako langileak. Familiek prozesu honetan duten garrantzia ukaezina da, horregatik berrikuntza bezela gurasoak ere gure planoko mapara gerturatu ditugu horrela gure proiektuaren bizkarezurra bilakatuz. Axularreko gurasoa den Agurtzane Olazagoitiaren hitzetan: «Gazte hauek ikastolak bidaltzen diena irakurtzen dute eta honelako proiektuek irakurtzeko grina bultzatuko diela uste dut».
Kurtso hasieratik prestatzen aritu garen bidai honek geldialdi desberdinak izan ditu: lehen gogeldialdi batean ikasleen eskaerak ideia hau gorpuztea sortu zuen eta, guerasoengan izan zuen arrakasta ikusita, autopistan gure helmuga aurkitu genuen eta frenorik gabeko ferrari baten moduan sentitzen ginen.
Nola bidaiatu daiteke gabon pandemiko hauetan?
Errepidean zehar bidaia arindu ziguten autoestopista batzuk gure autora gonbidatu genituen: Amaia Garmendia bere ipuinekin, Iker Burguera bere Arbi ipuin interaktiboekin, Iñaki Sainz de Murieta Kandiren abenturekin, Xabier eta Martin Etxeberria bikiak eleberri eta komikiekin, Ibon Martin bere misterioekin, Lola Gilen abenturekin eta Nagore Suarez bere nobela berriarekin. Eta horrela, ipuinak entzunez eta liburuak partekatuz bidaiatu genuen gure helmugara arte.
Gure Blablacar bidaia honi esker balorazioa ezin hobe alortu genuen, izan ere, Lola Gil eta Ibon Martinen hitzetan: «Irakurketa hurbiltzeko modu ezin hobea aurkitu dute Axularren».
Nork ukatuko luke horrelako gabon bidaia bat?