Hondalea
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Hondalearen – itsas leizearen – barruan zenbait donostiar daude, kateatuta, itzal batzuei begira: Santa Klara uhartea aberastuko duen artelan garrantzitsu bat ikusten dute.
Mundu sentikorra.
Kateak askatu, eta ohartu dira haientzat egiazkoa zena, itsasargiaren argiak sortutako irudiak baino ez zirela. Hondaletik kanpora atera, eta turistak (non eta Santa Klaran) ikusi dituzte.
Ideien mundua.


