Infernuko bizilagunek auzuneari elkartasuna adierazteko poltsak jarri dituzte salgai
Azken hilabeteotan jasandako kaleratzeen eta bestelako kalteen aurrean, Infernua Bizirik mugimenduak poltsak jarri ditu salgai, auzuneari elkartasuna adierazteko. Hiru diseinu egin dituzte poltsetarako, Hernaniko Urumea Herri Gunean. Hirurak kolore horian, arrosan eta zurian eros daitezke, hamar euroren truk. Horretarako, infernuabizirik@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da, “Poltsoak” gaia jarrita eta izen-abizenak, telefono zenbakia, diseinua, kolorea eta bizitokia (herria edo hiria) zehaztuta.