Hainbat asteren ondoren, gaur ostalaritzak ateak ireki ditu berriz Donostian, baina ostalariek erakundeekin haserre jarraitzen dute, eta manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean.
Donostiako Maizterren Sindikatuak eta Egia Bizirik auzo elkarteak deituta, auzo asanblada egin dute 60 bat herritarrek Plaza Haundin, Egia kaleko 22. zenbakiko maizterren egoeraren berri izateko eta borroka estrategiak garatzeko. Era berean, Oier Moreno maizterrak euren egoeraren berri eman dio hedabide honi.