Intxaurrondoko Lizardi kaleko arrapaletako bat astebetez izango da geldirik
Donostiako Udalak jakinarazi du Intxaurrondoko Lizardi kaleko aldapako bosgarren arrapala geldirik izango dela astebetez, mantentze lanak direla eta. Astelehenean, hilaren 14an, geldituko dute, eta lanak astebeteko epean bukatzea aurreikusten du udalak. Eskubandaren trakzio ardatza konponduko dute eta errodamenduak aldatuko dizkiote arrapalari, aparatuak modernizatzeko udalaren berritze planaren barruan. Lanek 3.708,84 euroko kostua izango dute, BEZ barne.