Ostalaritza itzuli da Donostiara
Ostalaritza establezimenduek ateak ireki ditzateke berriz gaurtik, hilaren 12tik, aurrera, eta hala egin dute Donostiako taberna eta jatetxe ugarik. Terrazak jartzea ahalbidetu dute erakundeek, eta lokalen barrualdean ezin da edukieraren %50 gainditu. Horregatik, udalak berriki iragarri du terrazak jartzeko erraztasunak emango dituela, esaterako, aparkalekuak zeuden tokietan mahaiak jartzeko baimena emanez. Eguraldia dela eta terrazetan ez bada bereziki jende asko ikusi ere, ez dira gutxi izan terrazaren batean zerbait hartzera animatu diren herritarrak.
Hala ere, ostalariak ez daude pozik, nahiz eta irekiera baimendu, neurriak zorrotzak izaten jarraitzen dutelako, eta terrazarik ez duten establezimenduak bereziki kaltetuak izango direlako. Horregatik, batzuek ez irekitzea erabaki dute. Horregatik, SOS Ostalaritzak arratsalderako antolatutako manifestazioak aurrera jarraitzen du; 17:30ean abiatuko da Bulebarretik, eta hedabide honek jarraipena egingo du.