2021 bukatzerako Artelekuko plaza "prest egongo dela" adierazi du udalak
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 2021eko udan hasiko dira Txomiñeneko Artelekuko plazaren obrak, eta urtea amaitzerako “prest egongo da”. Hainbat espazio izango ditu plazak. Batetik, ur-zurrustak izango dituen plaza zabal bat egongo da, “auzoko jai-ekitaldiak garatzeko gune batekin”. Bestetik, haurrentzako jolasgunea egongo da, baita adinekoentzako kirol-eremu bat ere. Kirol-kantxa bana jartzeko bi gune ere izango ditu plazak. Zuhaitzez inguratuta egongo da plaza.
Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuen zinegotziak adierazi duenez, plaza “udalak deitutako ideia-lehiaketa baten eta partaidetza-prozesu baten emaitza” da.