Bat-bateko irudiak sortzeko lantegia egingo dute Txondorra kulturgunean
Argigrama izeneko lantegia egingo dute abenduaren 27an, haur eta helduentzat, Nagore Legarreta argazkilariak dinamizaturik. Egiako Txondorra kulturgunean egingo dute bat-bateko irudiak sortzeko tailerra, 10:30ean. Argazki paper analogikoa, errebelatzeko likidoak, pintzelak, objetuak eta argia erabiliko dituzte bat-bateko irudiak sortzeko.
Helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta haur batekin badoaz, berriz, 30 euro. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, nagore.legarreta@gmail.com helbidera idaztea edo 665728061 telefono zenbakira deitzea komeni da.