San Sebastian eguna "segurua eta parte hartzailea" izatea nahi du udalak
Donostiako Udala helduen eta haurren danborradetako ordezkariekin bildu da, eta 2021eko danborradako nolakoa izango den erabaki dute, COVID-19ak baldintzatuko baitu guztiz. Udalak hiru ekintza proposatu ditu urtarrilaren 20rako. Lehenik, hiriko balkoi guztietan Donostiako bandera jartzea proposatu du udalak. Bigarrenik, banderaren igoera “berezia” izango da. Izan ere, danborrada guztietako ordezkarien laguntzarekin egingo dute, eta etxetik streaming bidez ikusi ahalko dute herritarrek. Hirugarrenik, udalak haurrei proposatu die haien konpainiako trajeen irudiak deskargatzeko, koloreztatzeko eta balkoietan jartzeko. San Sebastian egunaren aurreko astean Txistularien Udal Bandaren ohiko kontzertua izango da, baina aurten Santa Maria baselizan izango da.
Donostiako Udalaren helburua San Sebastian egun “seguru eta parte-hartzailea” izatea da.