Zuhaitz landaketa egingo dute Loiolako Erriberan, igandean
Txanda bakoitzean hamabi pertsonak parte hartu ahalko dute gehienez. (Argazkia: Erribertxo) Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Erribertxo kultur elkarteak antolaturik, zuhaitz landaketa egingo dute igandean Loiolako Erriberako Amaiur parkean. Lau txandatan banatuko dute landaketa: 10:00etakoa, 10:30ekoa, 11:00etakoa eta 11:30ekoa. Txanda bakoitzean hamabi pertsonak parte hartu ahalko dute gehienez. Izena emateko, info@erribertxo.eus helbidera idaztea komeni da, eta adierazi behar da zein txandatan parte hartu nahiko duen eta zenbat pertsona izango diren.

