Erosi hemen, ez Amazonen
Pozgarria da Donostiako hainbat komertzio txikietan erosteko kanpaina batean, euskara izatea aukeratutako hizkuntza: Erosi hemen. Ez Amazonen. Askotan erosotasunagatik merkataritza guneetara edo Amazon bezalako plataformetara jotzen dugu, baina halako guneek, ez dute merkatari txikia eta hiriko bizitza sustatzen. Hiriko ekonomia, nortasuna eta kultura sustatu nahi baditugu, bertako merkataritza indartu beharrean gaudela uste dugu. Gainera, hiriko merkatariek asko egin dezakete euskara normalizatzearen alde eta, aldi berean, euskara izan liteke bertako merkataritza bereizteko eta indartzeko marka garrantzitsua.