Jose Luis Zumeta artistak apainduriko iturri bat zaharberritu dute Grosen
Iturria Indianoene eta Rodil kaleen artean dago. (Argazkia: San Telmo Museoa) San Telmo museoak Jose Luis Zumeta artistak 1989an egindako zeramikazko iturri bat zaharberritu du. Iturri hori Indianoene eta Rodil kaleen artean dago, eta egoera txarrean zegoen. Regina Gomez Cruzado eta Ruth Coloma espezialistak arduratu dira iturriaren zaharberritzeaz.


