Luis Buñuel zinegilearen filmak eskainiko dituzte Tabakaleran
Urtarrilaren 6an hasiko da Luis Buñuel zinegile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran. Bere bi film proiektatuko dituzte etzi, 19:00etan: Un chien andalou (1929) eta L’Âge d’or (1930). Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elias Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Zinemaldiak antolatu dute zikloa, eta 2021. urtean zehar Buñuelen 32 film proiektatuko dituzte Tabakaleran.