Itsas txakur bat agertu da Kontxako hondartzan
Itsas txakur bat izan zen atzo Kontxako hondartzan. Aurreko neguan ere agertu ziren hainbat itsas txakur Donostiako kostaldean: Kontxan, Zurriolan eta kaian, batik bat.
Itsas txakurrak atseden hartzeko gerturatzen dira itsasertzera, eta bakean uztea komeni da. Pertsonak zein animaliak harengana hurbiltzea saihestu behar da, eta uretarako bidea libre utzi, nahi duenean alde egin dezan. Oso indartsuak dira, eta, mehatxatuta sentitzen direnean, eraso egiten dute. Itsas txakur baten hozkadak zauri larriak eragin ditzake.