Manifestazioa egingo du Erraki sareak igandean, Anoetatik hasita

Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak manifestazioa egingo du igandean, Okupazioaren kontrako ofentsibari autodefentsa lelopean. 12:00etan abiatuko da manifestazioa Anoetatik: “okupazioaren kontrako ofentsiba” salatuko dute, eta “ezarri nahi dizkiguten neurri klasisten aurka eta gure eskubide unibertsalen alde” mobilizatuko dira. “Antolakuntzaz soilik egingo diogu aurre ofentsiba kapitalistari”, azaldu dute.