Niña Coyote eta Chico Tornadok kontzertua emango dute gaur

Niña Coyote eta Chico Tornado Victoria Eugenia antzokian izango dira gaur arratsaldean. Kontzertua eskainiko dute, 19:00etan. Musikari guztiei bezala, COVID-19aren ondoriozko salbuespenezko egoerak zenbait proiektu geldiarazi dizkie, baina oztopoak oztopo, binilozko edizio berezi batekin datoz: Stevie Wonderen Satisfaction eta Creamen White room kantuen bertsioak sartu dituzte, besteak beste.
Kontzertua entzuteko 15 euroko sarrera erosi behar da. Erosteko, egin klik hemen.