Dbusek hamabi autobus hibrido erosi ditu, Kutxabanken mailegu batekin
Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak, Dbuseko Zuzendari Gerente Igor Gonzalezek eta Kutxabankeko Banku Instituzionaleko Zuzendari Jaione Lamyk sinatu dute akordioa. (Argazkia: Dbus) Dbusek 12 metroko hamabi autobus hibrido erosi ditu, Kutxabankek emandako 3.444.000 euroko mailegu batekin. Dbusen 12 metroko flotaren erdia elektriko-hibridoa da, hiru autobus elektriko eta 50 hibrido dituelako. Flota berritzeko prozesuaren bidez, flota osoaren erregai kontsumoa %15 murriztuko dela azaldu dute Dbusekoek.


