Azorak kalteturiko maizterrek arrazoizko errentak dituztenen kontratuak berritzea eskatu dute
Gaur bete da urtebete Inmobiliari Vascongadak 320 etxebizitza Azora inbertsio funtsari saldu zizkionetik. Hori dela eta, Azorak kalteturiko maizterrek Donostiako udal taldeei mozio bat aurkeztu diete urtarrileko udalbatzarrean onar dezaten. Zehazki, udalak Azorarekin bilera bat egitea nahi dute, KPIan oinarrituriko errenta eskuragarriekin bukatzen diren kontratuak zazpi urtez berritu ditzaten eskatzeko.
“Gros auzoan ordaintzen ari diren alokairuen batez bestekoa 750 eta 900 euro artekoa da, eta, Amaran, berriz, 650 eta 700 euro artekoa. Beraz, ezin da espekulatu bere errenten gehiegizko igoerekin kontratuak legez berritzearekin”, azaldu dute maizterrek. Une honetan, luzapen tazitua aplikatzen jarraitzen du funtsak.
“Duela urtebete, alkateak jabe berriarekin bitartekaritza egin zuen, 320 auzotar horien etxebizitzen salmentaren ondorioz zetorren etorkizunaren ziurgabetasunarengatik deitutako mobilizazioak zirela-eta; gainera, orduan, lau kontratu amaituak zeuden eta maizterrei burofax baten bidez ondorio guztietarako iraungita geratzen zirela jakinarazi zieten. Errentatzaileak, alkateak berak komunikabideei egindako adierazpenetan, aurreko jabeak egindako alokairu politika bera egiteko konpromisoa hartu zuen; izan ere, aurreko jabeak, 120 urtetan, mugaeguneratutako kontratuak berehala berritzen zituen errenta berrien igoera eskuragarriekin, eta hutsik geratzen ziren etxebizitzak okupatzeko kontratu berriak sinatzen zituen”, azaldu dute.
Kalteturiko maizterrek ohartarazi dutenez, Azorak ez du aurreko jabeen politika jarraitu, kontrakoa baizik. “Dagoeneko hamabi kontratu mugaeguneratu baino gehiago dira, eta HELak finkatzen dituen zazpi urterako kontratuak aplikatu beharrean, KPIaren igoera aplikatuz oinarritutako alokairu eskuragarriekin, luzapen tazitua aplikatzen ari da. Honen bidez, kontratua hilabetez hilabete berritzen da jabeak nahi duen arte; hilabete lehenago maizterrari burofax baten bidez jakinaraztearekin nahikoa dauka giltzak buelta eskatzeko edo alokairuak Donostian dugun merkatu espekulatiboarekin parekatzeko, bizilagun askok ordaindu ezin ditzaketen prezioak finkatuz”. Horrekin batera, azpimarratu dute hutsik geratzen diren etxebizitzak ere ez direla alokatzen ari; “izan ere, gure elkarteak 16 etxebizitza huts antzeman ditu gutxienez, ateak zigilatuta eta segurtasun-neurriekin dituztenak duela hilabete batzuetatik”.
Egoera horren aurrean, gero eta gehiago dira kontratua bukatu zaien maizterrak eta hutsik dauden etxebizitzak. “Handiagoa da segurtasun falta eta kezka duela urte asko auzoan errotuta dauden auzotar horientzat; izan ere, eraberritze handiak egin dituzten bere etxebizitzetan eta seguru egon behar duten beren etxeetan bizitzen jarritu ahal izango dutela”.