Bera Berako hiru jokalarik positibo eman dute COVID-19 proban
COVID-19ak Bera Bera eskubaloi taldearen egoera baldintzatu du. Hiru jokalarik positibo eman dute, eta etxean daude isolatuta. Taldeak jakinarazi duenez, batek ez du sintomarik, eta beste biek zertxibait. Sintomak zituztela konturatuta hiru jokalariak ez ziren asteleheneko entrenamendura joan.
Gainerako jokalariekin izandako azken harremana abenduaren 31ko goizean izan zenez, eta sintomak atzeman zituzten egunean 72 ordu baino gehiago igaro zirenez, Osakidetzaren iritziz taldekideak ez ditu gertuko kontaktutzat hartu. Ondorioz, berrogeialdia ez dute bete behar. Halere, klubak Osakidetzarekin izandako solasaldiaren ondorioz, talde osoak PCR testak egin ditu, taldean fokua dagoela saiheste aldera. Jokalari guztiek negatibo eman dutenez, entrenamenduetara itzuli dira. Pandemia hasi denetik lehen aldia kasu positibo bat izaten duela taldeak.
Horrez gain, Imanol Alvarez entrenatzaileak isolatuta jarraitzen du kasu positibo bat gertu duelako. Gaur egindako PCR testaren erantzunaren zain dago, baina irizpideei erreparatua, urtarrilaren 18ra arte konfunaturik jarraitu beharko du.
Partidaren atzerapena
Eskubaloi Federazioaren protokoloaren arabera, bost kasu positibo behar dira partida atzeratzeko. Dena dela, Lanzaroteko Arrecifek hilaren 16ko neurketa atzeratzea eskatu du. Izan ere, kasu positibo bat dute taldea, eta gainerako kideekin harreman estua izan du. Horiek horrela, PCR testak egin dituzte, baina hamar eguneko itxialdia bete beharko dute. Hain zuzen ere, Donostiara egin beharreko bidaiaren egunean bukauko litzateke. Federazioaren erabakiaren zain dago Bera Bera.