Bost urte 'Tximist' gabe
Bost urte bete dira Juan Carlos Samaniego Tximist Realeko prestatzaile fisiko ohia zendu zenetik. Klub txuri-urdineko arlo teknikoko kide izandakoa 54 urte zituela hil zen, 2016ko urtarrilaren 8an, eta kolpe handia izan zen familia realzalearentzat. Prestatzaile fisiko lanetan ibili zen Realean 2004. urtetik, eta harrobiko hainbat taldetatik pasa zen, baita emakumeen eta gizonen lehenengo taldeetan aritu ere.
Talde guztietan bere marka utzi zuen Tximist-ek, eta haren heriotza deitoratu zuten klubak berak, realzale ugarik eta berarekin lan egin zuten jokalari askok. Hain zuzen, Realeko talde guztiek isilune bat gorde zuten haren heriotzaren hurrengo partidetan, Tximist oroitzeko. Urteurrenaren harira ere prestatzaile fisiko txuri-urdina gogoan izan dute harekin harremana izan zuten batzuek, hala nola, Aintzane Encinas jokalari ohiak: “5 urte zu gabe, beti gurekin”.
?Tximist, 5 urte zu gabe, beti gurekin.
— Aintzane Encinas (@AintzaneEncinas) January 8, 2021
Mi querido Tximist: te echamos de menos. 5 años. @RealSociedadFEM beti zurekin. pic.twitter.com/kyBJeFrWKE