Txikik '40 urte eta aldapan behera niek' bakarrizketa eskainiko du Dokan
Ion Martinez ‘Txiki’ Dokan izango da ostiralean, urtarrilaren 15ean, eta 40 urte eta aldapan behera niek umorezko bakarrizketa eskainiko du. Egitasmoa Antiguako Jai Batzordeak eta Dokak antolatu dute, aurtengo jai “xumeen” testuinguruan. Kafe antzokiak 18:00etan zabalduko ditu ateak, bakarrizketa 18:30ean hasiko da eta 50 minutuko iraupena izango du. Edukiera kontuak direla eta, sarrerak oso mugatuak izango dira, eta pertsona bakoitzak asko jota bi sarrera eskatu ahalko ditu. Horretarako izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta telefono zenbakia antiguakojaibatzordea@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira.