"Zerbitzu sozialek lan bikaina egiten dute"
Etxegabeak artatzeko dauden protokolo falta salatu dute hiriko hainbat eragilek. Horren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak babestu ditu: “Hiri honek hotzari aurre egiteko protokoloa du, betebeharra izan gabe. Oraingoan abian jarri da eta zerbitzu sozialak modu bikainean ari dira lanean”. Urtarrilaren 5etik asteburura arte artatu diren pertsonen datuak eman ditu. “Hotzaldi zerbitzuari dagokionez, egunez egun, 13, 17, 18, 30, 43 eta 48 pertsona artatu dira”.
Pandemiaren eraginez, protokoloak “desberdintasun batzuk” dituela gaineratu du. “Pilaketak saihesteko, banakako kudeaketak egin behar dira”. Horrez gain, hainbat gauza “argitu” nahi izan ditu alkateak. “Batetik, pertsona bat horretako baliabide batetara joatea eskubide bat da, eta ez derrigorrezkoa. Modu bakarra da mediku batek parte hartzea, eta baieztatzea arrisku egoeran dagoela. Bestetik, balibidea erabiltzeko baldintza minimo batzuk daude portaerari dagokionean”.
Bestalde, Goiak adierazi du etxegabeak artatzeko baliabideen %60a Donostian daudela, eta Donostia Gipuzkoa osoaren %25a dela. “Datu hori aipatuta, uste dut bakoitzak bere zatia jartzen badu errazagoa izango litzatekeela egoera hauei erantzutea”.