Aintzane Pujanaren hilketarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte
Urtarrilaren 4an Aizarnazabalen (Gipuzkoa) aurkitu zuten Aintzane Pujana emakume donostiarraren gorpua, eta Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi pertsona atxilotu dituzte bere hilketarekin lotuta. Atxilotuak gizon bat eta emakume bat dira, baina ez dute informazio gehiagorik zabaldu, epaileak aginduta kasua sekretupean dagoelako.
32 urteko emakumearen desagerpena urtarrilaren 1ean salatu zuen bere bikotekideak, eta handik hiru egunera aurkitu zuten Urola ibaiaren ertzean. Labankadaka hil zuten.