Euskal lokuzioen tailerra antolatu du Bagerak, Joxerra Garziarekin
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak antolaturik, euskal lokuzioen tailerra egingo dute otsailaren 1, 8, 15 eta 22an, 18:00etatik 20:00etara. Bagera elkartearen egoitzan (Hernani kalea, 15) egingo dituzten lau saio horiek zuzentzen Joxerra Garzia euskal idazle, kazetari eta irakaslea izango da. Tailerraren helburua euskara zorroztea eta biziagotzea izango da.
Tailerrean parte hartzeko, Bagera elkartearen webgunean izena ematea komeni da. Hamar laguneko taldea izango da.