Loiolatarra eta Zuhaitz danborradek materiala utziko diete auzotarrei
San Sebastian eguna beste era batera ospatzeko, Loiolako Loiolatarra eta Zuhaitz danborradek bat egin dute. Beraien materiala auzotarrei utziko diete balkoietatik bandera igoera eta jaitsieran parte hartzeko. Oraindik argitu ez badute ere, baliteke hilaren 20an haur danborrada bat inprobisatzea Zubiondo kalean.
Bozgorailuak jarriko dituzte Aralar Mendia eta Zubiondo kaleko balkoietan udalaren seinalearekin sinkronizatuta. Izan ere, streaming bidezko emanaldiak eskainiko ditu Donostiako Udalak. Beste kaleei dagokienez, bi danborradek auzotarrei laguntza eskatu diete.
Materiala danborrada bakoitzaren egoitzetan banatuko dute larunbatean 11:00etatik aurrera. Aldiz, materiala hilaren 23an jasoko dute, ordu beretik aurrera.