San Sebastian egunerako entsegu bakarra martxan da
Juan Jose Ocón da Musika eta Dantza Eskolako irakasleek osatu duten orkestrako zuzendaria. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) San Sebastian eguneko bandera igoera, jaitsiera eta haur danborrada streaming bidez eskainiko ditu udalak. Hiru grabazioak Viktoria Eugenia antzokian egingo dituzte, eta martxan dira entseguak. Gaur arratsaldean, hiriko hainbat danborradatako kideak eta Musika eta Dantza Eskolako irakasleek osatutako orkestra izan dira entseatzen. Adibidez, Iriyarena abestia jo dute:
Bestetik, San Sebastian egunean balkoietan zintzilikatzeko, 10.000 bandera banatuko ditu Donostiako Udalak herritarren artean. Hori sustatzeko, eta berotzen joateko, bideo bat zabaldu du udalak:


