Amara kaleko udal pilotalekua berritu dute
Berriz ere irekita dago Amara kaleko udal pilotalekua. Azken hilabeteetan hobekuntza lan garrantzitsuak egin ditu Donostiako Udalak, eta inbertsioa 221.000 eurokoa izan da.
Besteak beste, estalkiaren egitura saneatu eta egungo hegalkina sendotu dute. Era berean, hormak eta zorua ere konpondu dira, eta beste itxitura bat jarri da, argi naturala errazago sartzeko kirol instalazioan.
Horrez gain, egungo errebote hegalkina luzatu egin dute, euriaren eta haizearen aurrean babes handiagoa emateko, eta orain eraginkorragoak diren eta kontsumo txikiagoa sortzen duten argiak berritu dituzte. Azkenik, babes sareak jarri dira eta pilotalekua margotu dute.