Zapata azoka solidarioa egingo dute asteburu honetan ere
Joan den asteburuko zapata azoka solidarioaren arrakasta ikusita, asteburu honetan bigarrena egitea erabaki dute Colo-Colo enpresak, Hiritarron Harrera Sareak eta Sos Arrazakeriak. Joan den astekoaren moduan, Arrasate kaleko 3. zenbakian izango da, eta zapata berriak salduko dituzte, 5, 10 eta 20 euroan.
Oraingoan, aldiz, emakume zapatak izango dira salduko dituztenak, ostiralean (15:00etatik 20:00etara), larunbatean (10:00etatik 20:00etara) eta igandean (10:00etatik 13:00etara). Hiriko gazte migranteak laguntzea da egitasmoaren helburua, eta azokan bildutako dirua Harrera Sarearentzat izango da, migranteei behar duten laguntza eskaini ahal izateko.