67 koronabirus kasu atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatua 318,55ekoa da, alegia, gora egiten jarraitzen du. Duela bi egun, zifra hori 305,39koa zen.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, Donostian, 67 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo. Intzidentzia metatuak gora egin du beste behin. 318,55ekoa da une honetan, duela bi egun 305,39koa zen, eta duela hiru 303,74koa. Azken egunetako igoera bortitza izan ez bada ere, azkeneko astean goranzko joera egonkortzen ari da.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, zifra hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zifra hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zifra hori 1,47koa da, eta apurka-apurka handitzen ari da. Beraz, duela 14 egunekoarekin errepartuta, goranzko joera hori gero eta nabarmenagoa da.
Kutsatze intzidentzia osasun eremuka
Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu gehienetan. Salbuespenak, Egia, Parte Zaharra eta Intxaurrondo izan dira, zifra horrek behera egin baitu. Jarraian bakoitzeko intzidentzia metatua ikus daiteke:
- Amara Berri: 435,70
- Egia: 276,58
- Loiola: 259,42
- Parte Zaharra: 253,04
- Amara-Erdialdea: 260,57
- Ondarreta: 259,97
- Altza-Roteta: 259,79
- Gros: 249,18
- Intxaurrondo: 218,86
- Bidebieta: 194,42
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko zifrak:
- Amara Berri: 18
- Ondarreta: 12
- Gros: 8
- Amara-Erdialdea: 6
- Altza-Roteta: 6
- Egia: 4
- Loiola: 4
- Intxaurrondo: 2
- Bidebieta: 1
- Parte Zaharra: 0