Onkologiako hainbat osasun langile kutsatu dira COVID-19arekin
Osakidetzako iturriek baieztatu dutenez, COVID-19 agerraldi bat izan dute Donostia ospitaleko Onkologia zerbitzuan. Ondorioz, hainbat osasun langile kutsatu dira, baina pazienterik ez. Agerraldia “kontrolpean” dagoela adierazi dute, nahiz eta ez duten zehaztu zenbat pertsona kutsatu diren.
Agerraldia ospitaletik kanpo izan dela nabarmendu dute, eta neurri zein protokolo guztiak abian jarri dituzte. Onkologia zerbitzuak “normaltasun osoarekin” ematen ari direla esan dute.
Gertaturikoaren inguruko azalpenak eskatzeko, Satse sindikatuak adierazi du osasun alorreko ordezkariek bilera bat eskatu diotela Osakidetzako arduradunei.