San Sebastian egunerako erakusleihoak apaindu dituzte

Oraindik egun batzuk falta badira ere, San Martingo hainbat saltokitan San Sebastian eguna ospatzen hasi dira. Auzoko danborradetako jantziekin eta beste osagarriekin apaindu dituzte erakusleihoak. Amigos del Europa, Donostiako Atletiko, Londres Hotela, Ingeniariak, Ondar Gain eta Anastasio danborraden objektuak dagoeneko ikusgai daude hainbat saltokitan.
San Martin Auzoa plataformak antolatu du egitasmoa, auzo historikoaren –Aldapeta kaletik Londres hoteleraino doana, Easo kaleko alde bikoitia hartuta– izaera berreskuratzeko helburuarekin sortutako eragileak.
Hona hemen saltoki batzuetako erakusleihoen argazkiak:










