Anton Abbadia oroituko dute Antzoki Zaharrean, antzerkiaren eta musikaren bidez
Anton Abbadia: Dublinetik Hendaiara antzezlana egingo dute ostiralean eta larunbatean Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Loraldiaren ekoizpenak antzerkia eta musika uztartuko ditu: Txomin Heguy eta Patxo Telleria aktoreekin batera, Xabi Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips Ducau musikariak oholtzaren gainean izango dira. Ikuskizunak Anton Abbadia euskaltzale eta filantropoaren bizitza kontatuko du, eta munduko txoko desberdinetara musikaren bidez gerturatuko dira.