Donostiako bandera Konstituzio plazari begira jarri da
Donostiako Udalak hiriko bandera jarri du Konstituzio plazan, udaletxe zaharraren eraikinean. Eneko Goia alkatea arduratu da bandera jartzeaz, eta Donostia Ospitaleko langile guztiei eskaini die.
San Sebastian egunak iraun bitartean Konstituzio plazan egongo da Donostiako bandera. Udal Txistulari bandak San Sebastian martxa jotzearekin batera jarri du bandera Eneko Goia alkateak. Ekitaldi motz eta xumea izan da, eta txistuak zein txaloak entzun dira bandera jartzen zuen bitartean. Aurtengo bandera pertsonalizatua Donostia Ospitaleak jasoko du.
? Donostiako bandera Konstituzio Plazan da. @DonostiakoOsp-eko langile guztiei eskainia.
— Eneko Goia (@EnekoGoia) January 19, 2021
Una bandera que nos une y nos dará fuerza para seguir luchando contra la #COVID19.
Gora Donostia!#GuEreBai #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/P08O992zjQ