Nolakoa izan zen San Sebastian eguneko bandera igoera auzoetan?
Balkoi eta leihoetatik, norberak eskura zuena edo erositakoa baliatuz, gauerdian San Sebastian martxa jo zen hiriko hainbat auzotan. Parte Zaharrean, Konstituzio plazako bizilagunak pozik aritu ziren jotzen eta dantzan; Egian, bi musikarik girotu zuten San Sebastian egunaren hasiera; Amara Berrin, balkoietan osatu zuten danborrada; Antiguan, Grosen, Aieten, Txomiñenean, eta Morlansen ere giroa izan zen. Hain zuzen, aipatutako auzoetako bideo zatiak jasotzen ditu ondorengo bideoak, eta haria gauerdian entzudako San Sebastian martxa da.