Askatu dituzte Parte Zaharrean atxilotutakoak, karguekin
San Sebastian egunean Parte Zaharrean atxilotutako lau pertsonak kalean daude, baina karguekin. Laurei leporatzen dizkiete desordena publikoak, baina horietako bati poliziei eraso egitea ere egotzi diote.
Azken asteotan Parte Zaharrean izandako istilu ugarien aurrean, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak manifestaziora deitu du larunbaterako, hilaren 23rako, 12:00etan, Bulebarretik abiatuta. Donostiako GKSk eta Ernai gazte antolakundeak, besteak beste, bat egin dute manifestaziorako deiarekin.
Gaur, 19:00etan, Parte Zaharreko bizilagunek “elkartasun argazkia” egingo dute Trinitate plazan.
Parte Zaharreko istiluekin erreportaje zabala egin dugu.