Atzean Zuloaren bigarren esketxa, ikusgai
'Auzoko zezena' du izena esketx berriak. (Argazkia: Hitza) Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta bigarren denboraldiko bigarren esketxa plazaratu dute: Auzoko zezena. Ostiralero zabalduko dituzte umorezko esketxak, martxoaren 12ra arte.
Elkarrizketa egin diegu Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua Atzean Zuloako aktoreei.


