Etxebizitza bat izateko eskubidearen alde mobilizatuko dira Harrera Sarekoak
Hiritarron Harrera Sareak 2020ko maiatzan giza kate jendetsua egin zuen. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Gorde ditzagun distantziak. Etxe bat izatea eskubidea da, gauzatu dezagun lelopean elkarretaratzea egingo dute Hiritarron Harrera Sarekoek, igandean. Elkarretaratzea 12:00etan egingo dute, Gipuzkoa plazan. Arrazismoaren, xenofobiaren eta aporofobiaren aurka egingo dute elkarretaratzean, eta inklusioa defendatuko dute “bazterkeriaren, desberdintasunaren eta aurreiritzien aurrean”.
Konstituzio plazan lo egiten duten etxerik gabeko pertsonei buruzko erreportajea egin genuen.


