Jose Luis Rebordinos Frantziako Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu dute
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria Arte eta Letretako Ordenako zaldun izendatu du Frantziako Kultura Ministerioak. Jose Luis Rebordinosek ”kulturaren alde eginiko ekarpena eta izaniko konpromisoa” baloratu du Kultura Ministerioak ohore hori ematerako orduan.
Hala eskertu du Zinemaldiko zuzendariak saria eman izana: “Izugarrizko ohorea da niretzat, eta berretsi nahi dut konprometiturik jarraitzen dudala ahalegin osoa egiteko Frantziako zinemagintzak erreferentziako zinema izaten jarrai dezan gure herrialdean”.