San Sebastian eguna, ez-ohikoa benetan
San Sebastian eguna berezia izaten da donostiarrentzat, baina aurten eguna berezia baino, ez-ohikoa izan da. COVID-19ak baldintzatu du jaia, gainerako herri eta hiri guztietan bezala, eta festaz baino, ez-festaz jardun dugu gehiago. Hala ere, donostiarrek aurkitu dute modua jai-giroa sortzeko, osasun-neurriak betez.
Bezperan haurrek eman zioten hasiera festari: eskola askotan danborradak osatu zituzten txikienek. Gauerdian, udaletxe zaharreko balkoira begira egon ordez, donostiarrek beraien balkoietan hasi zuten San Sebastian eguna, San Sebastian martxa joz.
Penak zokora
Kexu gara beti urtarrilaren 20an euria egiten duelako. Aurtengoa eguzkitsua izan da, ordea. Jendeak sukaldariz jantzita paseatzeko, tabernetan zerbait hartzeko, bizilagunekin balkoitik balkoira danborra jotzeko eta etxean bapo jateko baliatu dute jai eguna.
Eguna ez-ohikoa izan den arren, berezi egin dute donostiarrek eta penak zokora bidali dituzte.