Loiolako Erriberan zuhaitz landaketa egin dute Aldaketaldiarekin bat eginez
Atzo, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak zuhaitz landaketa egin zuen Loiolako Erriberan, Erribertxo Kultur Elkartearen laguntzarekin. Aurreko urtetan sorturiko ibar basoari ale berriak gehitu zizkioten. Haritzaldek hilaren 30eko Aldaketaldia egitasmoarekin bat egin du, eta atzoko lehen ekarpena da.
Oraingoan, 65 zuhaitz gehiago jarri zituzten eremuan: haltzak (Alnus gluti- nosa), zume gorriak (Salix alba), astigar txikiak (Acer campestre), haritzak (Quer- cus robur), lizarrak (Fraxinus excelsior), ereinotzak (Laurus nobilis) eta gorostiak (Ilex Aquifolium). Landaketan hainbat herritarrek lagundu zieten, eta eskerrak eman nahi dizkiete. Horrez gain, Haritzaldek gogorarazi du landaketa osasun neurri bereziak beteta egin zutela. Esaterako, ezinbestekoa zen izena aurretik ematea. Era berean, landaketa txandaka egin zuten.
Aldaketaldiari lotuta, Haritzaldek landaketa gehiago egingo ditu Donostian eta Altzon. Horrekin batera, hilaren 30ean egingo den manifestazioan parte hartuko dute.