Donostia Kulturako martxoko ikuskizunetako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai
Bihartik aurrera, Donostia Kulturak martxorako antolatu dituen ordainpeko ikuskizunen sarrerak erosi ahalko dira. Sarrerak 11:30etatik aurrera izango dira eskuragarri, bai Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Donostia Kulturaren webgunean ere.
Guztira, ordainpeko hamaika emanaldi izango dira: sei antzezlan, lau kontzertu eta haurrentzako emanaldi bat. Antzerkiari dagokionez, ondorengo ikuskizunak izango dira ordainpekoak: martxoaren 12an, Juan Diego Bottoren Una noche sin luna, Viktoria Eugenia Antzokian; martxoaren 14an Sol de York taldearen Chicas y chicos, Lugaritz Kultur Etxean; martxoaren 19an eta 20an Gorka Otxoaren, Maria Castroren eta Miguel Hermosoren La Coartada, Viktoria Eugenia Antzokian; martxoaren 20an, Tanttaka teatroaren Ameriketako bidaia, Antzoki Zaharrean; martxoaren 24 eta 25ean, La llave maestraren L@s niñ@s de Winnipeg, Viktoria Eugenia Cluben; eta martxoaren 26an eta 27an, Barrexerkaren Ez etorri!, Egiako Gasteszenan. Musikari dagokionez, ondorengo kontzertuak izango dira ordainpekoak: martxoaren 3an Liana Gourdjiak eta Josu Okiñenak eskainiko dutena, Batura zikloaren barruan; martxoaren 5ean, Rulo & La Contrabandak eskainiko duena, Viktoria Eugenia antzokian; Iparragirreren 200. urteurrena dela eta, haren abestiekin Gontzal Mendibilek eskainiko duena, martxoaren 12an, Lugaritz Kultur Etxean; eta martxoaren 21ean, Kalakan taldeak egingo duena, Victoria Eugenian. Haurrentzat, berriz, Botadun Katua, Glu Glu ikuskizuna izango da ikusgai martxoaren 13an, Lugaritz Kultur Etxean.
Sasibill Elkartek Lirikoaren emanaldia, bertan behera
Otsailaren 12an eta 13an, Sasibill Elkartek Lirikoak Noche de zarzuela emanaldia eskaini behar zuen, baina bertan behera geratu da. Sarrerak webgunean erosi zituztenei, dirua automatikoki itzuliko zaie. Ordea, leihatilan erosi zituztenek, Donostia Kulturaren webgunean dagoen inprimakia bete beharko dute. Hori beteta, dirua itzuliko zaie.
Era berean, egungo egoera dela eta, ezingo da udalerritik atera otsailaren 14ra arte gutxienez. Donostiatik kanpo bizita, Donostia Kulturaren ikuskizunetarako sarrerak erosi zituztenei dirua bueltan jasotzeko aukera eskainiko zaie. Horretarako, dksarrerak@donostia.eus posta elektronikora idatzi beharko dute emanaldiaren eguna eta orduaren aurretik. Garrantzitsua da emailean espediente zenbakia edo erosketa egiteko erabilitako posta elektroniko helbidea jartzea. Aurrez aurre erosi zituztenen kasuan, goian aipatutako inprimakia bete beharko dute.