Ez Dok Amairuren ikurra San Telmo museoan da: 'Txalaparta'
Ez Dok Amairu musika mugimenduaren ikurra eta logoa izan zen eskultura. (Argazkia: San Telmo museoa) San Telmo museoko bildumaren eta erakusketa iraunkorraren parte da orain Remigio Mendibururen Txalaparta (1965) eskultura. Zurezko habeekin Mendiburuk egindako lehen lanetako bat da, eta euskal artearen barruan esanguratsua da Txalaparta. Izan ere, Ez Dok Amairu 1960ko eta 1970 hamarkadetako musika mugimenduaren ikurra eta logoa izan zen eskultura.
Artistaren familiak saldu dio San Telmo museoari Txalaparta: “euskal kulturaren pieza ikonikoa”.


